top of page

JULIO GALARTA BENGOA

 

(1919-03-17. Zizurkil / 2011-04-25. Aretxabaleta)

​

 

 

Julio Galarta dugu Arrasatek sorturiko pintorerik unibertsalena. Gazte-gaztetatik artearen sarean harrapatuta, garaiko abantailarik ezak bide alternatiboak hartzera behartu zuen, harik eta sakrifizio pertsonal handiari esker pintura munduari atxikitzea erabaki zuen arte.

 

Marrazki Irakasle izate hutsetik Pintura Maisua bihurtzeraino zuzendu zuen bere bizitza eta Galartaren ibilbide artistikoa fruitu eta errealitate ugari eta ederrekin bete zen.

 

Juliok bere obrari esker irabazi zuen ospea Euskal Herriko pintoreen artean. Arrasatetik hedatu zuen bere maisutasuna eta Arrasateari eskaini zion, batere eztabaidatu gabe, hamarkadatan irabazitako ezagutzaren koroia.

 

Zizurkiletik Aretxabaletarainoko bizitza-bidea izan da Galartarena, baina Arrasaten sustraituriko haren artea arrasatear eta euskaldun guztiona da, Juliok hala nahi izan baitzuen.

 

 

Julio Galarta es el pintor más universal que ha dado Mondragón. Atrapado desde joven en la red del arte, la carencia de facilidades de la época le obligaron a caminos alternativos, hasta que mediante un gran sacrificio personal decidió dedicarse al mundo de la pintura.

 

 

De ser Profesor de Dibujo enfocó su vida hasta convertirse en Maestro de la Pintura, y el recorrido artístico de Galarta se llenó de múltiples y hermosas realidades.

 

La obra de Julio le permitió ser considerado entre los más renombrados pintores de Euskal Herria. Su maestría la proyectó desde Mondragón,  y a Mondragón le ofreció, sin discusión, la corona del reconocimiento ganado durante décadas.

 

La vida de Galarta comenzó en Zizurkil para terminar en Aretxabaleta, pero su arte, enraizado en Mondragón, pertenece a todos los mondragoneses y a todos los vascos, porque Julio así lo quiso.

bottom of page